Errekurtso partekatuak sortzen

Errekurtso partekatu bat, sarean zehar erabilgarri egongo diren inprimagailu, gailu, direktorio edo hala nolakoak dira. Hauek sareko erabiltzaile jakin batzuk erabiltzeko partekatzen dira, komoditate altuagoa lortzeko. Honez gain errekurtsoetan baimenak ezarri daitezke, non hauek erabiltzaileek zer egin eta zer ez mugatzeko balioko diguten.

Bestalde, errekurtso horiek partekatu ditugun erabiltzaileek partizio edo unitate ezberdin bat bezala ikustea jar dezakegu, errazago atzitu ahal izateko.

Hau jakinik, gure iritziz errekurtso partekatuak erabiltzea oso ideia ona iruditu zaigu, enpresak eskatu digun erabiltzaileen arteko erlazioa burutzeko. Honela, talde bateko erabiltzaileek euren artean dokumentu, karpetak, eta abar partekatzeko aukera emango diegu, erlazio estua lortuz.

Aurrekoa argi izanik, guk aurretik sortu dugun A26-T13 ekipoko errekurtso partekatuetako unitatera joango gara eta bertan bi direktorio sortuko ditugu, bata komertzialen karpeta izango dena eta bestea ingeniariena izango dena.

Lehendabizi Injeniariak direktorioarekin hasiko gara beraz orain, eskuin klika erabiliz propietateetara joango gara non bertan “Compartir” alderdi bat izango dugun:

Ondoren leiho berri bat irekiko zaigu, non bertan taldearen izena jarriko dugun, talde horrekin partekatzeko. Eta honez gain idazteko eta ikusteko baimenak emango dizkiogu. Honela erabiltzaileak errekurtsoarekiko kontrol totala izango du.

Orain “Compartir” jartzen duen tokian sakatuko dugu, eta bere kokalekua zein den adieraziko digu. Helbide honen funtzionamendua honela da:

\\ekipoaren-izena\errekurtsoaren-helbidea\errekurtsoaren-izena

Hau argi izanik, komertzialekin berbera egingo dugu.

Bi taldeetan, euren errekurtsoa partekaturik dugularik beste ekipoan horiek funtzionatzen dutela ziurtatu dezakegu. Fitxategi esploratzailera joanez eta \\ekipo_izena ezarriz.

Bertan ikusiko dugu bi errekurtsoak erabilgarri daudela.

Orain baimenak ematea gomendagarria da, taldearentzako karpeta bat baita, baina esaterako besteen baimenak aldatzeko gaitasuna izatea ez da gomendagarria, hortaz hau egiteko gaitasuna kenduko diogu, orain ere, errekurtsoan eskuin klikarekin eta propietatera joanez.

Oraingoan “Compartir” atalera joan beharrean “Seguridad” alderdira joango gara:

Orain aukera aurreratuak alderdian egingo dugu klik, baimen aukera gehiago izateko. Bestela idazteko aldatzeko editatzeko, irakurtzeko eta horrelako baimenak bakarrik agertzen dira.

Irekitzen den leihoan aldatzeko edo “editar” gainean egingo dugu klik, editatu nahi dugun taldea edo erabiltzailea aukeraturik dugularik. Honela baimenak aldatzeko alderdira eramango gaitu.

Orain aukera aurreratuetara joango gara, irekitako leihoan ateratzen diren baimenak lehen esandakoak baitira, eta ezin izango dugu guk nahi duguna bertatik lortu.

Ateratzen diren baimenetan, baimenak aldatzeko gaitasuna kenduko diogu, eta horrez gain direktorioaren jabetasuna lortzeko ere.

Honela segurtasuna bermatuko dugu, orain, erabiltzaile horiek taldean zehar gauzak partekatu dezaketelako, baina ezin dituzte beste erabiltzaileen baimenak aldatu edo errekurtsoaren jabetasuna lortu.

Orain berdina egingo dugu, beste taldearekin.

Hau dena ondo geratzeko automatikoki nola muntatu daiteken erabiltzaileetan errekurtso hori azaltzea faltako litzateke.

Utzi iruzkina