Disko gogorraren egitura

Gure bi ekipoen disko gogorrak ondorengo egitura dute:

Disko hauetan ekipo batean (A26-13ekipoan, Diseinatzaileena) diskoak 150Gb erabilgarri ditu, beraz, bi partizio egin ditugu, sistema eragileentzat 100GB-ekoa eta Errekurtso partekatuarentzat 50GB-ekoa.

Ekipo honetan Datuen errekurtso partekatu bat sortu dugu, non bere barnean Ingeniarien errekurtso partekatua eta Diseinatzaileen errekurtso partekatua daukagun, hauen barnean atal bat talde guztiarekin partekatuta dago beraien artean informazioa partekatzeko eta beste atal bat indibiduala, non soilik erabiltzaileak ikusi ahal duen gordetzen duena.

Erabiltzaileak hemen gorde ahal duten datu kopuru tamaina mugatzeko, disko honi Kuotak ezarriko dizkiogu.

Kuotak ezartzeko “Datuak_EP” bolumenaren gainean eskuin-klik bat egingo dugu eta diskoaren xehetasunetara sartuko gara “Propiedades” klikatuz.

Bertan “Cuota” atalera joko dugu eta “Mostrar configuración de cuota” botoian klikatuko dugu.

Hau egitean, irekiko zaigun leihoan lehenengo bi aukerak gaituko ditugu, “Habilitar la administración de cuota” kuotak aktibatzeko eta “Denegar espacio en disco a usuarios que superen el limite de cuota” erabiltzaileek ezarritako limitea pasatzean fitxategi gehiago sartu ahal ez izateko.

Gero, “Limitar espacio en disco a” 5GB jarriko dugu, erabiltzaileek gehienez 5GB sartu ahal izateko eta bere azpiko aukeran 4GB jarriko dugu, modu honetan 5GB sartu ahal izango dute eta 4GB gainditzean abisu bat aterako zaio esanez leku gutxi duela. Azkenik “Aplicar” botoian klikatu behar da aldaketak ezartzeko.

Ekipo hau erabiliko duten erabiltzaileak unitate hau eta bere barneko eduki guztia ikus ez dezaten, soilik administraria sartzeko baimena ezarriko diogu.

Hau egiteko “Datuak_EP” unitatearen gainean klik egingo dugu eta “Propiedades” barneko “Seguridad” atalera sartuko gara. Hemen “Editar” botoian klikatuko dugu eta “Usuarios” eta “Usuarios autenticados” aukeratu eta listatik kenduko ditugu, gero, nahiz eta listan “administradores” taldea egon, administrari kontua gehituko dugu, honela geratuz.

Hau eginda erabiltzaileei honela agertuko zaizkie sareko errekurtso partekatuak eta disko unitateak:

Beste ekipoan prozesu berdina jarraituko dugu, bestean 80Gb Sistema Eragilearentzat 70GB Segurtasun kopientzat erreserbatu dugu, segurtasun kopiak beste ekipoko “Datuak_EP” unitatearena egingo dugu, modu honetan errekurtso partekatuen informazio guztia bikoiztua izango dugu beste ekipoan.

Soilik, bolumen hau atzigarri jarriko dugu administrarientzat lehen azaldutako prozesua jarraituz, eta hau sarean partekatuko dugu beste ordenagailuko administrariak atzitu dezan segurtasun kopiak gordetzeko. Ez ditugu kuotak ezarriko bolumen honi, soilik administrariak atzituko du eta.

Utzi iruzkina