Segurtasun Kopiak

Segurtasun kopiak egiteko “Cobian Backup” aplikazioa erabiliko dugu, lehen aipatu bezala, ekipo batean errekurtso partekatuaren datu guztiak daude eta bestean honen segurtasun kopia egingo dugu, modu honetan ekipo bat izorratuz gero, informazioa beste ekipoan izango dugu.

Hau egiteko, “Datuak_EP” errekurtso partekatua duen ekipoan sartuko gara eta cobian instalatu eta exekutatuko dugu, softwarea web orrialde ofizialetik instalatuz.

Softwarea irekita, Kopiak sortzen hasiko gara, kopia osoak, diferentzialak eta inkrementalak programatuko ditugu. Ondorengo plangintza egin dugu fitxategien segurtasuna bermatzeko.

  • Osoa –> Hilabetero
  • Diferentziala –> Astero (Ostirala 18:00)
  • Inkrementala –> Egunero (12:00)

Kopiak programatzeko Administrari kontutik Cobian irekiko dugu eta gehi ikurrari klikatuko diogu lan berri bat sortzeko.

Asteko, lehenik eta behin lanare izena jarriko dugu, prozesu honetan adibidez Injeniara taldearen diferentziala programatuko dugu, beraz izen identifikatibo bat jarri diogu, eta behean “Diferencial” aukera hautatu dugu.

Bigarrengo atalean ze fitxategi kopiatu behar diren aukeratuko dugu, honetarako “Ficheros” atalan “Fuente”-n gehitu botoiari klikatuko diogu eta “Injeniariak” karpeta aukeratuko dugu, non bere barnean ingeniarien errekurtso partekatua eta erabiltzaileen karpeta pertsonalak dauden. “Destino” atalean “SK” errekurtso partekatua aukeratuko dugu, bere barnean karpeta bat ere sortu dugu ingenieroen eta komertzialen segurtasun kopiak nahastu ez daitezen.

Jarraian lan hau noiz exekutatuko den ezarri behar dugu, hau “Horario” atalean egin behar da. Hasteko menu desplegablean “Semanal” aukeratuko dugu, esan bezala, diferentziala programatzen ari gara eta hau astero exekutatzeko erabaki dugu eta.

Gero, ze egun eta ordutan nahi dugun programatu jarriko dugu, guk adibidez ostiralero 18:00etan jarri dugu.

Azkenik, “Archivo” atalean konpresio maila eta fitxategia enkriptatzeko hainbat aukera ditugu, guk ez dugunez ez enkriptatu ezta ere konprimatu nahi, bertako aukerarik ez dugu ukitu eta lana gorde dugu “OK” sakatuz.

Orain prozesu berdina jarraitu behar dugu kopia osoak, inkrementalak eta diferentzialak sortzeko, bai ingeniari taldean bai komertzialetan ere. Hona hemen komertzialetan kopia inkrementala nola sortu dugun ikusi ahal izateko irudi galeria.

Kopia guztiak programatu ondoren, Cobianen lan hauek geldituko zaizkigu programatuta.

Utzi iruzkina