Hardware Identifikazioa eta Hobespenak

GoiEner enpresak hainbat ordenagailu ditu, ordenagailu hauen hardware identifikazioa egiteko eta zein hobespen egin ahal diren esateko eskatu digute.

Hasteko, hardwarea identifikatzeko Speccy softwarea erabiliko dugu, erabilera errazekoa eta informazioa modu grafiko eta ulertzeko erraza bistaratzen du eta. Aplikazio hau bere web orrialdean guztiz dohain jaisteko aurki dezakegu, ordainpeko aukera ere badago, baino aldaketa bakarra softwarea automatikoki eguneratzen dela eta arreta zerbitzu bat eskaintzen digutela da 14.95€-ren truke.

Behin softwarea instalatuta, exekutatu egingo dugu. Lehengo leihoan ordenagailuaren informazio orokorra ikus dezakegu. Sistema Eragilea, Prozesagailua, RAM memoria, Oinari Plaka…

Ikusten dugunez, Windows 10 Pro 64 bit sistema eragilea du instalatuta PCak, Microsoft etxeko Sistema eragile berriena eta aukera gehien dituen distribuzioa dauka, beraz, hemen ez dugu aurkitu hobespenik egiteko.

Prozesagailuaren kasuan bigarren generazioko Intel etxeko I5-2400 prozesagailua daukagu. Prozesagailu honek 4 kore eta 4 hari ditu, bere Socketa 1155 LGA motakoa da eta 3.10 GHz-ko abiaduran funtzionatzen du. Gainera, prozesagailu honek txartel grafiko integratua du, beraz ez dugu txartel grafiko dedikatu baten beharrik. Laburbilduz, ere hobespenik ez dugu aurkitu, ordenagailuak exekutatuko dituen softwareak kontuan izanik, prozesagailu hau nahikoa izango dela ondorioztatu dugu.

RAM memorioen kasuan guztira DDR3 motako 8GB ditugu, Speccy “RAM” atalean begiratuz gero zehazki 6+2 memoria ditugula ikus dezakegu, hau da, 6GB-eko RAM memori bat eta 2GB-eko beste memoria bat Dual Channel moduan jarrita, beraz biak elkar lanean daude lana banatuz.

Oinarri plaka HP etxeko 1494 modeloa da, modelo honek LGA 1155 socketa du, Lau RAM memori slot ditu, beraz bi libre ditugu etorkizunean RAM gehiago jarri behar badugu, eta hainbat hedapen slot ditu, beraz etorkizunean Txartel grafiko bat, sare txartel bat edo bestelako hobekuntzarik egin behar badiogu, aukera izango dugu. Beraz, momentuz ez dugu hobekuntzarik ikusten oinarri plaka honetan.

Azkenik DVD irakurgailua eta Disko gogorra ikertu dugu, DVDari ez diogu garrantzirik eman, HP etxeko DH40N modeloa da, ez du dugu beharrezkoa ikusten aldatzea.

Disko gogorraren kasuan txikiegia dela ondorioztatu dugu, soilik 160GB (149GB erabilgarri) dituela ikusi dugu. Disko gogorra SSD motako da eta SATA II interfezea erabiltzen du, non gehienezko abiadura 3.0Gb/s-koa den, honi esker sistemak arinago kargatu eta ordenagailuak azkarrago funtzionatuko du orokorrean disko gogor mekaniko batekin konparatuz.

Laburbilduz, ordenagailua orokorrean hardware aldetik nahikoa da, soilik disko gogorra hobetuko genuke, beste 120 edo 240 GB-eko disko gogor SSD bat gehituko genuke erabiltzaileak beraien datuak gordetzeko toki gehiago izan dezaten.

Utzi iruzkina